#Buatxabal

Buatxabal, nafarrak gara, Lesakakoak.
Betidanik ibili gara kamiseta eta sudaderak egiten, hasieran denbora pasa eta ondoren serioago. Bueno, serioago edo…
Egiten dugun arropa, egitea gustatzen zaigunarekin zerikusia du: diseinua, bizikleta, surfa, musika, mendia eta ongi jatea! Hori da gure filosofia.
Luxua baino, kalitatea gustatzen zaigu eta gure arropan hori ere islatzen saiatzen gara. Egiten dugun arroparen %95a organikoa eta lan baldintza duinetan egina dagoela ziurtatu dezakegu; goi mailako kotoiak dira eta nabaritzen da.

Gure herri ttikitik lan egiten dugu, hau ere erronka bat da. Baina interneti esker, munduko txoko guztietara iristen dira gure diseinu eta kamisetak.
Bukatzeko, Buatxabal lagunen artean hasi genuen orain dela hamarkada bat inguru eta oraindik ere ispiritu hori mantentzen saiatzen gara. Beraz, iritzi edo ekarpenik baduzu, bidaliguzu email bat eta seguru kontuan hartuko dugula.

Goazen!

 

Load More
Something is wrong. Response takes too long or there is JS error. Press Ctrl+Shift+J or Cmd+Shift+J on a Mac.