Lege oharra

Kontratazio baldintzak

1- Onarpena:

Buatxabal Basque Clothing & Co.ren buatxabal.eu atarian erosketa baino lehenago, “Eskaera egin” atalean azaltzen den ONARTU botoia sakatu beharko da erosketa egin baino lehenago. Onarpenaren ondoren, erabiltzailea BUATXABALen bezeroa izango da Kontratazio-Baldintza Orokor hauetan zehazten den bezala. Buatxabal Basque Clothing & Co.-k kontratu honen ondoren eskainitako beste edozein produktuk beste kontratazio bat beharko du.

2- Prezioak:

Produktu bakoitzari dagokion web orriko prezioa eskaera egiten den unekoa da, denek BEZa gehitua dute (Balio Erantsiaren Zerga). Eskaintza bereziak ondo adierazita eta identifikatuta egongo dira, aurreko prezioa eta eskaintzaren prezioa modu egokian azalduko dira.Buatxabal Basque Clothing & Co.k egokiak ikusten dituen aldaketak egiteko eskubidea du aurrez inolako abisurik eman gabe, merkatuaren arabera, produktuak eta zerbitzuak egunero aldatu ahal izango ditu.Bidalketa gastuak beti eskaera orrian zehaztuko dira. Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetara eginiko bidalketetan Buatxabal Basque Clothing & Co.k ez ditu herrialde bakoitzaren muga-zergak bere gain hartuko.Web orrian azaltzen diren bidalketa gastuak orientagarriak dira.

3- Ordainketa erak:

Erosketa guztiak ondoren zehazten diren kreditu-txartelen bidez egingo dira eta baita kasu bakoitzean zehaztuko diren beste era batzuen bidez ere.

  • Visa
  • MasterCard
  • American Express

4- Ematea:

Bezeroak bidalketa mota aukera dezake bere bidalketa zonaren aukeren artean. Garraio-mota bakoitzaren arabera, emate epeak, zerbitzuaren kalitatea, emate tokia eta kostua desberdinak izango direla kontuan hartu beharko du.Buatxabal Basque Clothing &Co.k nazioarteko eta bertako ospe handiko garraio-enpresen bidez bidaltzen ditu eskaerak. Bezeroak bere etxean eskaera jasotzeko epea produktuaren eskuragarritasunaren eta bidalketa zonaren araberakoa izango da. Eskaera onartu baino lehenago, jasotzeko epearen informazioa jasoko du. Hala ere, eskaera bakoitzaren egoeraren arabera alda daiteke, bereziki, garraiolariaren arazoengatik eta eskaera emateko zailtasunengatik.Bezeroak bere eskaera zehaztutako datan jasotzen ez baldin badu, Buatxabal Basque Clothing & Co.rekin harremanetan jartzeko aukera izango du info@buatxabal.eu posta elektroniko bidez edo 948 637 167 telefonoan.

5- Ados ez egoteko eskubidea:

Buatxabal Basque Clothing & Co.k bezeroari bere eskaera edozein unetan bertan behera uzteko aukera ziurtatzen dio inolako gasturik gabe garraiolariaren esku jarri baino lehen deuseztapena komunikatzen baldin badu. Bestela, eskaera jaso ondoren, itzulketa prozesua hasiko da.Eskaera jaso eta bezeroak hamar lanegun izango ditu jasotako produktua itzultzeko. Itzulketa gastuak bezeroaren gain joanen dira. Kasu hauetan, Buatxabal Basque Clothing & Co.k erosketaren dirua banku-transferentzia bidez itzuliko du bezeroak zehaztutako kontuan.Buatxabal Basque Clothing & Co.ri erositako edozein produktu itzul dakioke, beti ere, produktuak etiketa kendu gabe baldin badute ez baldin badaude erabilita ere.Web orriko edukiek behin behineko informazioa izan dezakete. Emandako informazioa produktuaren ezaugarriekin bat ez badator, bezeroak erosketa bertan behera uzteko eskubidea izango du, kosturik gabe. Artikuluak itzultzeko, BUATXABALekin harremanetan jarri beharko du epostaz (info@buatxabal.eu) edo telefonoz (948 637 167).

6- Zerbitzua eskatzeko:

Produktuak edota zerbitzuak lortzeko, erosketa inprimakia bete behar da, datu pertsonalekin zein ordainketa datuekin.

7- Buatxabal Basque Clothing & Co.ren erantzukizuna:

Dendaren funtzionamendu egokia telekomunikazio-sistemen baitan dago eta bereziki Internet sarearen baitan; Buatxabal Basque Clothing & Co.k ez ditu beregain hartuko bere kontrolpean ez dauden mozketak, atzerapenak, akatsak edo dena delakoak. Halaber, hauen artean egon daitezke: konexio-softwareren, sistema informatiko zein elektrikoaren edo telekomunikazioaren sareen arazoak.

8- Bezeroaren erantzukizuna:

Bezeroak zerbitzuen erabilpen legala egin behar du egungo legeak errespetatuz eta hirugarren pertsonen eskubideak eta interesak urratu gabe. Bezeroak ziurtatu behar du kontratazio-inprimakian emandako datuak egiazkoak direla, Buatxabal Basque Clothing & Co.ri kalteak ez eragiteko.Halaber, eskatutako produktua jaso ahal izateko, helbidea emateko konpromisoa hartzen du.Baldintza hauetariko bat betetzen ez baldin badu, Buatxabal Basque Clothing & Co.k bere zerbitzuak bertan behera utz ditzake bezeroari aurrez abisatu gabe eta kalte-ordainak ordaindu gabe.

9- Datu pertsonalak eta komunikazio pertsonalak:

Abenduaren 13ko 15/99ko Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, bezeroari jakinarazten zaio, produktua erosten duenean ematen dituen datuak Buatxabal Basque Clothing & Co.ren fitxategian gordeko direla harreman komertziala errazteko; eta eposta bidez nobedadeen, produktuen eta zerbitzuen berri emateko erabili daitezkela.Bezeroak komunikazio komertzialak jasotzeko baimena ken dezake edozein unetan, info@buatxabal.eu helbidera mezua bidaliz. Halaber, BUATXABAL kokatuta dagoen Diseño y Servicios Onin S.L. taldearen beste enpresa batzuei datuak pasatzea onartzen du bezeroak.Bezeroak enpresa hauei bere datuak ematerik ez baldin badu nahi, info@buatxabal.eu helbidera mezua bidaltzeko aukera izango du.
Bezeroaren datuak gordetzearen helburua ondorengoak dira: gurekiko bezeroak duen kontratuzko harremana kudeatzea; jarduera komertzialak eta publiziatarioak egitea emailen bidez.

10- Jabetza industriala eta intelektuala:

buatxabal.eu atarian azaltzen diren lanen, marken, logoen edo babesa behar duten beste edozein jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak Buatxabal Basque Clothing & Co.renak bakarrik dira; beste jabetzarik zehazten ez den bitartean.

Lanen, marken, logoen, etab. en erreprodukzio, banaketa, komertzializazio edo aldaketa ez onartuak Buatxabal Basque Clothing & Co.ren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen urraketa dira, eta ekintza judizialak garatu ahal izango ditu bere eskubideak babesteko.

Halaber, web orriaren bidez bezeroak lor dezakeen informazioa ere babestua egon daiteke, jabetza industrialaren, intelektualaren edo bestelakoaren eskubideen bidez. Buatxabal Basque Clothing & Co. ez da bezeroak egin ditzakeen urraketez arduratuko.

11- Eskaera egiteko:

Eskaera egin ahal izateko, Bezeroak buatxabal.eu webgunean sartu eta une horretan dagoen inprimaki elektronikoa bete behar du. Pausu hau eman ondoren, bezeroak aukeratutako produktuak saskiratuko ditu pantailan azaltzen diren argibideak jarraituz eta eskaera orria betez.

Bezeroak eskaera onartzen duenean, kontratazioaren baldintza orokorrak ezagutu eta onartzen ditu. Buatxabal Basque Clothing & Co.k erregistratu dituen datuak buatxabal.eu eta bezeroen arteko harreman komertzialen froga dira.

buatxabal.eu webguneak kontratuaren dokumentu elektronikoa gorde eta eskuragarria izango du.

12- Legeak:

Kontratu honi aplikatuko zaion legea Lege Espainola da.